Errigora

5 urte joan dira Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren lehen ediziotik. Ordutik 240.000 litro olio eta 700.000 ontzi kontserba baino gehiago banatu ditugu eta, iazkoan, 6.500 sukaldetan egin genuen bat kanpainarekin. Baina, zenbakietatik harago, maite duguna elikatzea da #ESKUTIKeskura-ren balio nagusia.

5 urte maite duguna elikatzen lelopean, martxoaren 6tik 22ra oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eskatzeko aukera izango da, baina, horrez gain, aurten arroza eta kamisetak ere badaude aukeran. Beti bezala, jaki guztiak ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta eskuratu ditzakezu, ekologikoak zein ez-ekologikoak. Eskaeran ondorengo estekaren bidez egin ditzakezu eta jaso eta ordaindu bi txandatan egingo duzu: apirilean olioa eta kamisetak eta maiatzean kontserbak eta arroza.

Informazio gehiago eta eskaera egiteko sakatu hemen