Inauterietan harreman osasuntsuak
Batxilergoko lehen mailako ikasleak Aitziber Aierdi orientatzailearen eskutik harreman osasuntsuen inguruan aritu ziren joan den ostiralean.
Inauteriak ate joka ditugu, barreak, algarak, ligeak,...eta aitzakia hori baliatuz, harremanen inguruan hausnartu, arriskuen prebentzioaz hitz egin eta kezkak azaltzeko aukera izan zuten.
Joan den ostiralean aritu ziren Batx 1A eta Batx 1B gelakoak, eta datorren ostiralean, hilak 15, izango da Batx 1 C eta Batx 1Dkoen txanda.
Harremanak osasuntsu izan daitezela gure ikasleen artean!