Inauterietako Haur danborrada

Urtero bezala, Inauterietako danborradaren prestaketekin hastera goaz. Danborrada hau Inauterietako larunbatean izango da, martxoaren 2an.

Entsaioekin ostiraletan izango dira (otsailak 8, 15 eta 22), LH 1-2koak 12:30-13:30 (sakramentinoetako patioan) eta LH 3-6koak 14:00-14:45 (Usabalgo Areto Nagusian).

Otsailaren 24ean, igandean, entsaio orokorra burutuko dugu Trianguloan (goizeko 11:00etan). (Euria egingo balu, Zerkausian).

Danborradan parte hartu nahi duzuenok,  ondorengo esteka bete behar duzue. 

Ikastolako neska-mutilak galtza zuriekin, txilaba edo blusa koloredun batekin eta ikastolan banatuko dugun lastozko txapela eta zapi horiarekin joango zarete jantzita.

Entsaioetara gerriko bat ekarri behar da tanborra eusteko!

*Kosakoak: Entseguak larunbatetan: urtarrilak 26 eta otsailak 2,9, eta 16an  Musika eskolan 15:30ean. Interesa duena lehenengo entsegu egunean azaldu eta bertan izena eman.