DBH4 ikasbidaia

DBH4ko ikasleak gara eta kurtso amaieran egin behar dugun ikas-bidaiarako dirua lortzeko ahaleginak egiten ari gara. Horretarako, beste hainbat gauzarekin batera, kamisetak egin genituen eta oraingo honetan jertse berriak sortu ditugu! Denbora luzez eskainitako ahaleginaren emaitza izan da.

Kamiseten prezioa 10€-koa da eta jertseen prezioa berriz, 18€-koa. Hainbat neurri daude: haurren tailak 7-8, 9-10 eta 11-12 urte dira, eta helduenak S, M, L eta XL.

Kamiseta eta jertse horiek erosteko aukera duzue hemen behean dituzuen esteketan, eskaera egiteko azken eguna otsailaren 8a da.

Ondoren, iristen direnean abisatuko dizuegu eta Anajeren gelatik pasa beharko duzue jasotzera eta bertan ordaindu.

KAMISETEN ESKAERA EGITEKO:

https://docs.google.com/forms/d/1fZ2kwUb1fbcHXxA-wq9dbWcLY3p5BRWqaPuHpPf7-1I/edit

 

JERTSEEN ESKAERA EGITEKO:

https://docs.google.com/forms/d/1UJPqgMtDUck2pgzVWMqIIZc45o6nandPdUgRYFB4qRY/edit