Janari bilketa Saharara bidaltzeko

Tolosaldea Sahararekin elkarteak janari bilketa antolatu du.

Helburua ahalik eta produktu gehiena jasotzea da, Tolosaldeako biztanle bakoitzak kilo bat ematea litzateke erronkarik handiena, eta hori helburutzat hartuta Ikastolan txoko bat jarriko dugu.

Aurten hauek izango dira bilduko diren gauzak: lekaleak, hegaluzea eta sardiñak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak, haurrentzat eta helduentzako pixaohialak eta eskola materiala.

 

Fitxategia: