Kazkabarrakin inauterietan
Kazkabarra taldean, Inauterietako konpartsaren antolaketarekin hasi gara. Urtero bezala, Astelehenitan aterako gara: martxoaren 4ean.
Aurtengo gaia HIRU ESPIOIAK izango da.
Entsaioak: urtarrilaren 19tik aurrera astebururo izango dira entsaioak. Ero Etxe kroseko egunean (urtarrilaren 20ean) eta Kaldereroen hurrengo egunean (otsailaren 24ean) ez da entsaiorik izango. Ostiral mehean (martxoak 1) entsaio orokorra izango da.
Entsaioek ordubete irauten dute: Lehen Hezkuntzakoak larunbatetan 15:30ean eta igandetan 11:00etan. DBH eta Batxilergokoak larunbatetan 16:30ean eta igandetan 12:00etan
Izenematea: Urtarrilaren 11a arte eman daiteke izena eta horretarako ondorengo esteka bete behar da. Epez kanpoko izenematerik ez da onartuko.
Izena ematean 30 euro ordaindu behar dira kontu hauetako batean: Euskadiko kutxa ES31 3035 0156 80 1560004512 / Kutxabank ES31 2095 5081 99 1061290416 / Nafarroako Rural Kutxa ES67 3008 0156 41 3058312129
Gogoratu ordainketa seme/alabaren izenean egitea eta ordainagiria emailez bidali behar duzue (urkola.anaje@laskorainikastola.eus) edo idazkaritzara ekarri.
Gastuak: Ikasleek ordaindutako 30 euroekin jantzientzat tela eta osagarriak, plataformaren gastuak, goxoki eta freskagarriak, konfeti eta serpentinak, zezen plazako sarrerak, hamaiketakoa eta merienda ordaintzen ditugu.
Jantzia jostea ondoren ordaindu behar da, jantzia jasotzeko orduan ( galtzarako tela moztea 9 €, galtza moztu eta josi 18 €). Kamiseta eta osagarriak 30 eurotan sartuta daude.
Jostunak: Jantziak josteko lana, ikastolako gurasoei eskaini nahi dizuegu. Josten lana egiteko interesa duzuenok, urtarrilaren 11erako ikastolara deitu behar duzue (943697122- anaje).
Gurasoen bilera: Urtarrilaren 16ean, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan bilera bat egingo dugu eta mozorroari buruz eta astelehenitako egitarauari buruz informatuko dugu.
Animatu zaitezte