Ikasbidaiako kamisetak salgai!
DBH4ko ikasleak gara eta kurtso amaieran egin behar dugun ikasbidaiarako dirua lortzeko ahaleginak egiten ari gara. Horretarako, beste hainbat gauzarekin batera kamiseta batzuk sortu ditugu. Hainbat eguneko lanaren emaitza izan dira, izan ere, diseinua 4. mailako ikasle batek egin du, adibidez.
Kamiseten prezioa 10 €-koa da eta hainbat neurri daude. Haurren tailak 8, 10 eta 12 urte dira eta helduen neurriak S, M, L eta XL. Kamiseta horiek erosteko aukera abenduaren 22ko azoka berezian jarriko dugun postuan izango duzue, San Frantzisko pasealekuan. Bestela, oporren ondoren ikastolan bertan salduko ditugu. Zuen laguntza oso mesedegarria izango da guretzat eta asko eskertuko dugu zuen ekarpena!
Besterik gabe, ondo pasa oporrak eta urte berri on!