Udazkeneko
Kazkabarra taldeak, Zarautz eta Orion antolaturiko Udazkeneko asteburu pasetan 181 ikaslek parte hartu dute.
Jolasak, kirolak, gaubelak... lagunekin euskaraz gozatzeko aukera eskaini dieten begiraleei gure esker onak adierazi nahi dizkiegu lerro hauen bidez. A ze zortea dugun, gazte hauek gure ikasleentzat aisialdi ekintzak antolatzeko prest egotearekin! Altxor bat!
Orain, Txuri urdineko irteerak, Olentzeroren etorrera eta Inauterietako konpartsaren antolaketaren txanda dator.





