Andragoran
Astelehen goizean, Batxilergoko 1. mailako neskek Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxea, bisitatu zuten.
Bisitan zehar, Andragorako espazioa ezagutzeko aukera izan zuten, baita haren sorrera eta funtzionamendua ere. Horrez gain, emakumeei eskaintzen dizkieten zerbitzuen berri jaso zuten: aholkularitza, bilgune ezberdinak eta ahalduntze-tailerrak, besteak beste.
Bisitaren azken zatian, ikasleen parte-hartzea sustatzeko dinamika bat egin zuten, neska gazteek dituzten beharrak, interesak eta kezkak ezagutzeko helburuarekin.
Esperientzia honi esker, ikasleek gertuko baliabide hau ezagutzeko eta emakumeen ahalduntzearen alde egiten den lana gertutik ezagutzeko aukera izan dute.






