Seaskako egutegia

Urtero bezala, SEASKA ikastolen federazioak 2027ko egutegiak argitaratu ditu, Lapurdi, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikastolei laguntzeko.

Aurtengo egutegien orriak Senpereko Zaldubi eta Kattalin Elizalde ikastoletako ikasleen marrazkiz apainduta daude.

Egutegien salmenta SEASKArentzat ezinbesteko laguntza da, ikastolen egoera ekonomikoari aurre egiteko. Gainera, Frantziako Gobernuak euskarazko hezkuntzari jartzen dizkion oztopoen aurrean, bereziki ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubideari dagokionez, ikastolen aldeko babesa eta elkartasuna funtsezkoak dira.

Egutegiak bi idazkaritzetan salgai dituzue 4 euroren truke, eta bestela ondorengo esteka bete eta zuen seme-alabari emango diogu (kobraketa kontu korrontetik egingo dizuegu).