Palestinako astea

Palestinako astearen baitan, hainbat ekimen antolatu dira.

Tolosan bizi diren bi musikari palestinarren bisita izan dugu Ikastolan. Palestinako herriaren, kulturaren eta gaur egungo egoeraren berri eman die DBH4ko ikasleei, hitzaldi musikatuaren bidez. (Naiz irratian egin dien elkarrizketa).

LH4ko ikasleek berriz, mural bat egin dute Irune Etxebesteren laguntzarekin. Ikasleek emozioen adierazpena eta hauek historian zehar artearen bidez nola islatu diren ezagutu dute eta ondoren talde txikitan irudi desberdinak marraztu dituzte. Mural handia margotutqako eskuak estanpatuz ere apaindu dute.

Datorren astean Batxilergoko ikasleak Leidorrera joango dira "Palestina 1936" dokumentala ikustera.