Maitane Ormazabalen hitzaldia

Maitane Ormazabalek ongizate digitalari eta emozionalari buruzko hitzaldia eskainiko du.

Hitzaldian honako alderdiak landuko dira: gaur egungo errealitate digitalean haurren eta nerabeen ongizate emozionala nola zaindu daitekeen, familiek errealitate honen aurrean duten eginkizuna eta egunerokoan erabil daitezkeen tresnak. 

Familientzako hitzaldiaren xehetasunak:

  • Eguna: azaroak 18
  • Ordua: 17:15
  • Lekua: Sakramentinoak 

 

Familia guztiei zuzendutako saioa da, eta oso aberasgarria izango dela uste dugu. Horregatik, bertaratzera gonbidatu nahi zaituztegu.  Parte hartzeko asmoa duzuenok galdetegia betetzea eskertuko genuke.