Palestinaren aldeko astea

Azaroaren 6tik 14ra Palestinaren astea ospatuko da Tolosan.

Laskorain ikastolak hainbat jardueratan parte hartuko du: DBH 4ko ikasleekin saioak, Batxikoekin zinema, LH4koekin tailerrak eta Laskabesbatza Xirribit kontzertuan kantuan.

Azaroaren 7an, larunbatean, haurren eguna izango da eta goizean jarduera hau izango da Trianguloan: 

  • Haurrek (edo gurasoek) zapata pare txikiak ekartzeko eskatuko da Israelek erahildako umeen omenezko instalazio bat eginez. 
  • 10:00etatik aurrera jasoko dira zapatak.

Beraz, larunbat goizean zapata pare txikiak Triangulora emateko deialdi luzatu dute antolatzaileek.