Onki Xin

LH6-ko ikasleek "Onki xin" PROIarekin lotutako irteera berezia egin dute aste honetan. Ekimen honen helburu nagusia herrian dauden eta etorri berrientzako egokiak diren elkarte, eragile eta zerbitzuak bertatik bertara ezagutzea izan da.

​Herritar berriei harrera egiterakoan eta haien gizarteratzean funtsezkoak diren hainbat gune eta baliabide bisitatu dituzte. Irteera teorikoa baino askoz haratago joan da, ikasleek beraiek hartu baitute protagonismoa.

Binaka antolatu dira eta erakunde bakoitzaren inguruko informazioa eta eskaintzen dituzten zerbitzuak landu dituzte. Behin tokian bertan, talde bakoitzak bere ardurapeko erakundearen berri eman die gainontzeko ikaskideei, modu ludiko eta praktiko batean.