Nafarroa Oinez

Igande honetan, urriaren 18an, Nafarroa Oinez ospatuko da Zizur Nagusian, “Bidean bat gara” lelopean. Aurtengo jaia Erentzun eta San Fermin ikastolek antolatu dute elkarlanean, eta euskararen eta ikastolen aldeko festa handi batean elkartzeko aukera izango dugu.

Nafarroa Oinez ez da jai egun hutsa: euskararen aldeko konpromisoa berresteko, ikastolen arteko elkartasuna indartzeko eta hezkuntza komunitate euskaldunaren indarra erakusteko eguna ere bada.

Egun osorako egitarau zabala prestatu dute, adin guztietako lagunek gozatzeko modukoa: musika emanaldiak, ikuskizunak, jolasak, tailerrak, herri kirolak eta beste hainbat ekintza izango dira.

Laskorain Ikastolatik ere gure komunitate osoa animatu nahi dugu Nafarroa Oinezera hurbiltzera. Familian, lagunartean edo ikastolakideekin, aukera ederra dugu elkarrekin egun berezi bat igarotzeko eta Nafarroako ikastolei gure babesa adierazteko.

Izan ere, ikastolok elkarrekin egiten dugu bidea, eta guztion ekarpena da garrantzitsua!

Urriaren 18an, denok Nafarroa Oinezera!

BIDEAN BAT GARA!

Egitaraua eta informazio gehiago: www.nafarroaoinez.eus