Mireni elkarrizketa

Argi proiektuaren baitan, ikasleek murgiltze sakona egin dute euskal kulturaren mugarri den Xabiertxo liburuan eta ondoren elkarrizketa berezi bat egin diote idazlearen bilobari.

Giro politean igaro dute goiza Miren Lopez Mendizabalekin. Hurbiltasun handiz erantzun die guztiei, aitona idazlearen inguruko xehetasunak azalduz, atzean geratutako istorioak kontatuz eta familiaren oroitzapenak partekatuz. Bisitaren helburua, Argi proiektuaren inguruan sortutako zalantzak argitzea eta belaunaldien arteko transmisio bizia sustatzea izan da, honez gain, liburuak euskalgintzan izandako garrantzia eta utzitako aztarna azalduz.