Erronkan
Aurten ere Kilometroak 2026 jaiaren barruan, gure ikastolako DBH4ko ikasle talde batek beste 23 ikastoletako taldeekin batera Erronkan parte hartu zuten.
Goizean froga ezberdinetan parte hartu zuten eta 4. saria lortu zuten. Sari honetaz gain, Erronkaren barruan bideo lehiaketa bat ere antolatzen dute eta hemen 3. saria (400 euro) lortu zuten.
Eguraldia lagun izan genuen eta egun zoragarria bizitu genuen, beste ikastoletako ikasleekin harremanak landuaz, eta eguna Lazkaoko herriko plazan bazkari batekin amaitu genuen partaide guztiekin batera. Egitaraua primeran joan zen eta ikasleek oso ondo pasatu zuten. Eskerrik asko erronkako kideei parte hartzeagatik!




