Sarrera orduetarako
Badakizue ikastolan egunari hasiera berezia ematea gustatzen zaigula. Horregatik, astero, sarrera orduetan euskal abesti bat entzuten dugu elkarrekin. Une atsegina eta berezia izaten da, musikaren bidez komunitate osoa elkartzen gaituena.
Ikasturte berriari begira, zuen laguntza eskatu nahi dugu. Zein euskal abesti entzun nahiko zenukete sarrera orduetan?
Animatu eta egin zuen proposamena! Parte hartzea oso erraza da:
🎵 Pentsatu gustuko duzuen euskal abesti bat.
🎵 Idatzi abestiaren izenburua eta egilearen izena.
🎵 Sartu proposamena idazkaritzaren aurrean egongo den kaxan urriaren 15a bitarte.
Eta adi! Parte hartzeak saria izango du.Â
Guztion artean osatuko dugu ikastolako soinu-banda berezia. Zuen proposamenak jasotzeko irrikaz gaude!
Animatu eta parte hartu!
Â




