Igandean Lazkaora

Igande honetan, urriaren 4an, Kilometroak jaia ospatuko da Lazkaon. Ikastola komunitateko kide garen aldetik, hitzordu garrantzitsua da guretzat: elkartu, euskaraz gozatu eta ikastolen aldeko jaiari babesa emateko aukera ederra.

Aurtengo leloa «Ibilian-ibilian, buelta!» da, eta ikastolan dagoeneko jai giroan murgiltzen hasi gara. Kilometroakeko bideoklipa ikusi dugu, abestia kantatu dugu eta horma-irudiak egin ditugu, igandeko hitzordua elkarrekin prestatuz.

Familia, ikasle eta ikastolako langile guztiak animatu nahi zaituztegu Lazkaora joatera. Elkar ikusiko dugu Kilometroaken!