Bizikleta tailerra

Bizikleta tailerra LH 5 eta LH 6ko ikasleekin!

Irailean Mugikortasun Astea ospatzen denez, Tolosako Udalak antolatutako bizikleta tailerra izan dute LH 5 eta LH 6ko ikasleek Tolosaldeko Lanbide Heziketako ikasleen eskutik.

Saio honen helburua herritik bizikletaz seguru ibiltzeko jokabide egokiak gogoraraztea izan da; hala nola taldean nola joan edota zebra-bideetan nola jokatu. Mila esker!

Bestalde, asteburuan bigarren eskuko bizikleta azoka, ginkana eta ibilbide inklusiboa egingo dira. 

Fitxategia: