Gozatu irakurketez
Udan irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, gomendioen zerrendak sortzen dute urtero-urtero liburutegian. 0-16 urte bitartekoentzako zerrendak sortzen dituzte, hizkuntzak eta generoak nahastuta, irakurle orok aurki dezan harentzako liburua. Erantsita doazkizue aurten bereziki gomendagarriak iruditu zaizkigunak, baina gogoan izan interesgunean gehiago ere izango ditugula.
Interesgunea Tolosako haur liburutegiko 3. solairuan egongo da ekainaren 22tik urriaren 2ra arte. Gogoan izan ekainaren 22tik aurrera udako ordutegia astelehenetik ostiralera dela, 10:00-13:30 bitartean.
Halaber, informazio gehiago duzue Tolosako liburutegiko webgunean.
Uda ona izan eta gozatu irakurketez!
Fitxategia:



