LGTBI lanketak
Azken aste hauetan maiatzaren 17an hasitako LGTBIQ+ fobiaren kontrako lanketei jarraipena eman diegu. Lehengo ostiralean, kolektiboari gure babesa emateko asmoz, ikastola aurreko zebrabidea ostadar kolorez margotu zuten Xixiliek .
Matxalen Mendizabal ere etorri zen, adi-adi izan zituen DBH 4ko ikasleak generoa, sexu, orientazioa eta genero adierazpenaren arteko desberdintasunak zein diren azaldu eta bere esperientzia propioa kontatu zituenean.
Atzo, DBH 3koak Udalak Triangulon antolatutako ZARATA proiektuen nondik norakoak ezagutu genituen. Han, kolektiboko hainbat aktorek hainbat pasarte eta kontakizunak eskaini zizkiguten audio gida baten bidez.
Oraindik lan handia daukagu gizarte inklusibo bat izatera iristeko, baina ekintza txiki hauen bidez gure aletxoa jartzen jarraitzen dugu.







