Euskaltzaleon martxak larunbatean

Ekainaren 13an Iruñeko kaleak Euskal Herri osoko euskaltzalez betetzeko mobilizazio jendetsua antolatzen ari gara Euskalgintzaren Kontseilua osatzen dugun eragileak, «Euskaltzaleon Martxa» lelopean.

Izan ere, azken hamarkadetan berreskurapen ziklo bat gertatu den arren, gero eta gehiago dira euskararen etorkizunaren gaineko kezka eta larritasuna adierazten dituzten datuak eta ikerketak, eta zailtasun horiei erantsi behar zaie euskararen biziberritzearen aurkako oldarraldi antolatu bat.

Hori dela eta, larunbateko ekimenean parte hartzera animatu nahi zaituztegu.