Haur Hezkuntzakoen

TIPI-TAPA TIPI-TAPA ABENTURA BERRIAK BIZITZEN…

Maiatzean zehar, Haur Hezkuntzako ikasleek, hainbat irteera egin dituzte inguruko txokoak ezagutzeko. Gaztelu, Asteasu-Larraul, Hernialde-Anoeta eta Abaltzisketa-Larraitz bisitatu dituzte, naturaz gozatu eta elkarrekin esperientzia berriak biziz.

Eguraldi beroa izan dute lagun zenbait egunetan, baina biserak jantzita eta ur botilak maiz betez eguna fresko eta eroso igarotzen saiatu dira. Joan-etorriak autobusez egin dituzte, bidean kantuan eta giro onean joan dira eta etxerako bueltan, nekearen poderioz, ikasle batzuk lozorro goxoan ere murgildu dira! 

Ikasgelatik kanpo, esperientzia berriak bizi, oroitzapen politak sortu eta elkarrekin gozatzeko aukera paregabea izan dute. Zalantzarik gabe, ikasturte amaierako motxilan eramango dituzten bizipen bereziak izango dira!