Ipar Euskal Herrian
Maiatzaren 28an, DBH 2ko Frantseseko ikasleak eta DBH 4ko Arte tailerreko ikasleak Baionan izan ziren, egun pasa. Gure ikasleek modu dinamiko eta dibertigarrian arakatu zuten hiria. Graffitiak eta kale-artea aitzakiatzat hartuta, taldeka banatu ziren erronka txiki batzuei aurre egiteko, izan ere, mapak eta artelanen argazkiak eskuetan, Baionako txoko ezberdinak identifikatu eta talde-lana bikain jorratu zuten. Bero galanta egin zuen, baina Baiona Ttipia eta hiriko alde zaharra ezagutzeko aukera izan genuen denok elkarrekin, bertako karrikez eta txoko politenaz gozatuz.
Irteera honek, helburu ludikoaz gain, hausnarketarako tartea ere eman zigun, aberasgarria baita Ipar Euskal Herriko errealitate soziolinguistikoa bertatik bertara ezagutzea.






