AGIPAD
Laskorain Ikastolak eta AGIPADeko drogamendekotasunen prebentziorako taldea drogen inguruko programa prebentibo batean lanean ari da.
DBH4ko ikasleek bi orduko bi saio egin dituzte. Bertan, AGIPADeko profesionala DBH4ko gazteek gaiarekiko duten informazioa argitzen eta zabaltzen aritu da. Besteak beste, tabakoak, alkoholak eta beste droga batzuk zenbaterainoko eragina duten eguneroko bizitzan aztertu dute. Bestalde, hauek kontsumititzen dituzten galdetu zaie galdetegi anonimo baten bidez. Kontsumo mota batzuk dakartzan arriskuetaz eta zein zaila izaten den batzuetan ingurunean ez murgiltzeaz hitz egin dute.
Zentroan egiten den lana oso garrantzitsua den arren, familien inplikazioa ordezkaezina da. Hori dela eta, maiatzaren 26an DBH4ko familiek euren seme-alabekin lanean aritu den profesionalarekin solasaldian parte hartzeko aukera izan zuten. Azken helburua gazteak drogekin arazorik izan gabe drogak dauden mundu batean bizi daitezen izanik, denon inplikazioa beharrezkoa da.




