Hondarrabian

Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleak Hondarribin izan dira kurtso amaierako bi eguneko irteera eginez.

Eguraldi bikaina lagun, aterpetxean elkarrekin jolastu eta gozatu dute giro ederra aprobetxatuz. Gainera, herriko txoko politak ezagutzeko eta hondartzan bainu freskagarri bat hartzeko aukera izan dute.

Esperientzia dibertigarria eta aberasgarria izan da lagunartea sendotzeko.