2 eta 3 urtekoen
Ikasturte amaiera gerturatzen ari den honetan, 2 urteko haurrak apurka-apurka datorren irailetik aurrera beraien egunerokoaren parte izango diren espazioak ezagutzen hasi dira. Hainbat egunetan zehar, 3 urteko geletara gerturatu dira, bertako txokoak, jolasak eta giroa lasaitasunez ezagutzeko.
Bide horretan, 3 urteko lagunak eta haien irakasleak izan dituzte bidelagun eta harrera ezin goxoagoa egin diete. Elkarrekin jolasean, esperientziak partekatzen eta harreman berriak sortzen aritu dira, giro alaian eta konfiantzaz betean.
Jostailuen artean primeran ibili dira guztiak, eta dagoeneko ilusioz begiratzen diote datorren ikasturteari!









