Hilekoa
Batx 1eko Xixiliak LH 6ko geletara bisita egin zuen hilekoaren inguruan neskekin hitz egiteko asmoz.
Jarduera hau ez zen azalpen teoriko edo “klase” arrunt bat izan; helburua, batez ere, esperientziak partekatzea eta gai honen inguruan askotan sortzen diren lotsa, sekretismo eta estereotipoak apurtzea izan zen. Xixiliek beren esperientziak kontatu zituzten, hilekoa bizitzaren parte naturala dela azpimarratuz.
Xixiliak neskekin zeuden bitartean, mutilak ere elkartu ziren LH 6ko tutore gizonezkoekin hilekoaren inguruan dituzten galdera eta zalantzez aritu ziren.




