LGTBIQU+ fobiaren aurkako
Maiatzaren 17a, LGTBIQ+ fobiaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Laskorain Ikastola-n aniztasuna, errespetua eta inklusioa lantzeko hainbat ekintza egin ziren ostiralean. Helburua ikasleen artean sentsibilizazioa sustatzea eta pertsona guztien askatasuna eta identitatea errespetatzearen garrantzia azpimarratzea izan da.
Ekintzetako bat ikastola aurreko zebrabidea ostadar kolorez margotzea izan bazen ere, eguraldiak ez zuen ahalbidetu, baina aurrerago egingo dugu!
Bestalde, DBH 1etik 4ra arteko ikasleek joko eta dinamiken bidez LGTBIQ+ kontzeptuak landu zituzten. Bandera desberdinak identifikatu, kolektiboko pertsona erreferenteak ezagutu eta aniztasunaren inguruko hausnarketak egin zituzten. LHko ikasleek ere egunaren esanahia ezagutu zuten, eta LGTBI bandera erraldoiak osatu zituzten beraiek egindako marrazkien bidez. Jarduera guztiek errespetua, ikusgarritasuna eta elkarbizitza sustatzea izan zuten helburu.








