Ikastola eguneko

Ekainaren 7an Ikastolaren eguna ospatuko dugu eta bazkari txartela idazkaritzan erosteko aukera dago maiatzaren 15a bitarte.

Helduen txartela:  Paella, oilasko izterra eta izozkia. 12 euro. 

Ikasleen txartela: Paella, oilasko izterra eta izozkia. 6 euro.

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2.mailetako ikasleentzat txartela: Paella eta izozkia. 3 euro. 

Txartelak erosteko azken eguna maiatzak 15, ostirala, izango da. Elkarren ondoan bazkaldu nahi duzuenok, lekua erreserbatzeko aukera duzue. Horretarako, zuen txartelak elkartu eta maiatzaren 26rako, idazkaritzara ekarri behar dituzue. Lehen Hezkuntzako ikasleen kasuan, erreserba egiteko, ezinbestekoa izango da ikasleekin batera helduak ere egotea. Maiatzaren 29an, talde bakoitzak zein mahaietan bazkalduko duen adieraziko dizuegu.

Dakizuen bezela, LH4LH5LH6 eta DBH4 mailako gurasoei dagokigu egun honetarako antolaketa. Bolondresak eskatuz eskutitza bidali genuen, baina oraindik zenbait egitekotan bolondresak falta dira, beraz zuen mailako talde batean izena ematera animatzen zaituztegu.