Bardeetan
Maiatzaren 7tik 8ra Argia ikastolak eta Nafarroako Ikastolen elkarteak antolatzen duten ikasle topaketan parte hartzeko aukera izan genuen DBH 3ko zenbait ikaslek.
Nafarroa garaiko beste 7 ikastolekin batera, 400 ikasle bueltan elkartu ginen bi eguneko topaketa ederrean, ostegun eta ostiralez. Ostegun goizean goiz bizikletak furgonetan kargatu eta "La casa del aceite" Cascanteko olio tolarera egin genuen bisita, "Errigora"ko olioa ekoizten duten lantokira hain zuzen.
Arratsaldez Tuterako erdugune historikoan egin genuen zita guztiok, ikastola ezberdinetako ikasleak taldeetan nahastu, elastikoak banatu eta elkar ezagutzen genuen bitartean Tuteratik zehar orientazio jolasetan aritu ginen.
Argia ikastolan bertan lo eginez amaitu genuen egun neketsua, bertan antolatutako erromeria batekin itxiz egun ederra.
Ostiral goizean goiz, Argia ikastolako gurasoen eskutik jasotako gosariaren ostean Bardeetara hurbildu ginen, topaketaren ekintza nagusienari gogoz ekiteko asmoarekin.
32km Bardeetako ingurune zoragarrietan zehar lagun, ezagun berriz eta elkartasunez betetako martxari ekin genion. Urduritasunak eta nekeak elkarrekin partekatu eta arindu genituen, eguraldia lagun genuela ibilbide osoan zehar.
Eguerdi parterako iritsi ginen "Virgen del Yugo" atseden lekura. Bertan Argia ikastolako gurasoek prestatuko artzaien ogi papurrez (migas de pastor) eta tortilla zein txistorra pintxoz gozatu genuen.
Hemendik Argia ikastolako guraso eta komunitate guztiari eskerrak eman nahi dizkiogu. Oso zainduak eta gustora sentitu gara, zuen komunitatearen parte egin gaituzue eta zoragarria izan da.
--











