Hawaiko ordezkarien
Hawaitik Laskorain Ikastolara
Atzo, maiatzak 12, ikastolan izan genituen Hawaitik etorritako lau ordezkari: Kelsie Pualoa (Hawaiko Hezkuntza Saileko ordezkaria), Pohai Kukea (Manoako Unibertsitateko doktorea) eta bi laguntzaile. Beraiek hizkuntza minorizatuetan adituak dira, eta euskara hizkuntzaren biziberritze prozesuaren jakitun direnez, lau egun pasatuko dituzte Euskal Herrian hainbat ikastetxe eta erakundetan informazioa jasotzeko.
Gurean atzo ziren ziren, eta BHko arduradun pedagogikoa den Ion Ander Maiz eta hizkuntzen mintegiko Helena Larrañaga eta Karmele Mendizabalekin bildu ziren. Galdera asko egin zituzten ikastolaren eta gure hizkuntza minoritarioaren inmertsioaren arrakastari buruz. Bueltan Hawaiko hizkuntza eta minoritarioetan baliatzeko asmoz ari dira informazioa jasotzen.
Argitxo ere ezagutu zuten!




