Musikherriko bazkaria

Maiatzaren 30ean Musikherria ospatuko da Tolosan, eta Zerkausian egingo den bazkariaren antolaketaz Laskorain Ikastola arduratuko da.

Bertan lortutako dirua Zutani elkarterako izango da, eta bazkaria prestatu, zerbitzatu eta garbitzeko ikastolako familia, langile eta ikasleen partehartzea ezinbestekoa da.

Hiru txanda desberdin antolatu dira:

  • 10:00-14:00 Paellak prestatu
  • 13:30-17:30 Mahaiak prestatu eta janaria zerbitzatu
  • 16:00-19:00 Garbiketa

Txanda horietako batean izena emateko, ondorengo esteka betetzea eskertuko genizueke.