Bazen behin
BAZEN BEHIN…
Aste honetan, lau urteko lagunek, ipuin erraldoi batekin egin dute topo gelan. Bere atal sekretuak aztertu ostean, ipuinen mundu magikoan sartzeko lehen pausoak ematen hasi dira. Haurrek etxetik ekarritako ipuinekin gelako mailegu-sarea osatuko dute eta astero, gelan egin dituzten liburutegi-txartelekin eta orri-aurkitzaileekin, gelakide baten ipuina maileguan eramango dute etxera.
Hau gutxi ez balitz, gelan ipuinak kontatu, sortu, antzeztu eta partekatuko dituzte, hizkuntza garapena eta elkarrekin gozatzeko ohitura sustatuz.
Bat, bi, hiru, lau, amets egitera marramiau!














