DBH2koak
Aurreko astean, apirilaren 21 eta 22an, DBH2ko ikasleek Hodarribiako aterpetxean egonaldia egin zuten.
Lehenengo egunean, Guadalupetik atera eta itsaslabarretan zehar, Hondarribiako itsasargira ibilaldia egi zuten, bista paregabeez gozatuz. Ondoren, Hondarribiako hondartzan bazkaldu, eta arratsaldea bertan pasa zuten. Eguraldi ederra suertatu zen, jolas artean, itsasoko uraz gozatu eta elkarrekin egoteko. Iluntzerako aterpetxera bueltatu eta gaubela egin zuten.
Hurrengo egunean, gosaldu eta motxilak prestatu ondoren, Hondarribiako alde zaharrean altxorraren bila egin zuten, herriko hainbat mugarri edo leku gogoangarri ezagutzeko, etxera bueltatu aurretik.




