Katuen kontua
Apirilaren 21ean, asteartean, Joseba Sarrionandia idazlea eta Ines Osinaga musikaria etorri ziren DBH4 ko ikasleei emanaldi bat ematera. Disko bat atera dute, Katuen kontua, Josebak letrak idatziz eta Inesek abestiak konposatuz. Horietako abesti batzuk abestu zizkieten ikasleei eta horien istorioak kontatu zizkieten.
Abesti bakoitzak bere musika estiloa du, batzuk lasaiak, beste batzuk, aldiz, mugituagoak.
Inesek instrumentu ezberdinak erabiliz (trikitixa, panderoa, marakak, ukelelea…), ikasleek abestiak nola sortzen zituen ikus zezaketen. Oso emanaldi polita eta hunkigarria egin zuten.
Komunikabideetako ikasleak




