Eusfera
Haurrek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da. Inguru horretan eragiteko ahalmen gehien dutenak gurasoak izanik, Taupa euskaltzaleen mugimenduan gurasoei zein haurrei zuzendutako ekimen berri bat prestatu dute.
Gure haurren ingurunea euskaldunagoa izatea nahi duten familientzako ekimen berria da. Norabide horretan aurrerapausoak eman nahi dituzten familiei baliabideak, tresnak eta euskarazko espazio berriak eskainiko dizkiegu eta horretan hasi nahi duten familiei, berriz, abiapuntu eroso bat.
NORENTZAT DA? 0 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoentzat (edo guraso rola betetzen duten helduentzat), euskaraz jakin ala ez.
ZER DA? Unibertso euskaldunagoa gure haurrentzat
ZEIN DA HELBURUA? Haur eta gaztetxoen eguneroko atmosferan euskararen presentzia handitzea (aisia, kultura, pantailak, ohiturak...) familiei baliabideak, tresnak eta elkargune egokiak eskainiz.
NOIZ ETA NON EGINGO DA? Maiatzaren 7tik 17ra, Euskal Herri osoan, ekimena antolatzea erabaki duten herrietan.
GURASO IZANIK ZER EGIN DEZAKET? Zure haurr(ar)en ingurua euskalduntzen hasi nahi baduzu, edota norabide horretan jarraitzeko zer egin dezakezun ikusi nahi baduzu, sartu web orrian EUSFERAn eta sartu Gurasoen Txokoan. Bertan familientzako baliabideak, ideia praktikoak eta Eusferaren inguruko informazio guztia topatuko duzu.




