Ipuin Argi
Apirila liburuen hilabetea da. Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna eta Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Argitxok “Ipuinargi” egitasmoa ekarri digu.
Astelehenetik aurrera, Sakramentinoetako idazkaritzan apalategi berezi bat aurkituko duzue. Etxean irakurtzen ez dituzuen edo dagoeneko behar ez dituzuen euskarazko ipuinak ekarri, eta gustuko duzuen beste bat hartu! Nahi baduzue, ipuinak ekarri bakarrik edo hartu soilik ere egin dezakezue
Horrela, denon artean, ipuinak partekatu eta euskaraz irakurtzeko aukera gehiago izango ditugu.
Animatu eta eman bizitza berria zuen ipuinei!




