Araztegira

Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleek Ikaztegietako “Ibiur” araztegia barnetik ezagutzeko aukera izan dute. PROIeko ArdURA gaia dela eta bisita interesgarria izan da uraren garbiketa-prozesua gertutik ezagutzeko. Bisitan zehar, bertako langileek ura araztegira nola heltzen den eta bertan ura garbitzeko pausoak zein diren azaldu dituzte, baita ondoren gure etxeetara egiten duen bidea ere. 

Gelan landutakoa errealitatean ikustea oso aberasgarria izan da eta ikasleek interes handiz entzun dituzte azalpenak. Gainera, instalazioak gertutik ikusteko aukera ere izan dute.