Flandiarrekin

Laskorain Ikastolako batxillergoko ikasleek elkartrukea burutu zuten Hasselt hirian lehengo astean. Lehenengo mailako 22 ikasle Donostiatik abiatu ziren larunbateko ordu txikietan, eta Parisen geldialdi azkar bat egin ostean, Bruselasera iritxi eta hiria ezagutzeko parada izan zuten. Gaua bertan pasa eta erdiguneko leku ezagunenak bisitatu ostean Hasseltera iritsi ziren igande iluntzean, bertan zituzten zain etxean jasoko zituzten bertako familiak.

Aste osoan zehar eta bertako ikasleek lagunduta ekimen mordoa burutu zituzten, adibidez hiria ezagutzeko jokuak, ikatz meatzetara bisita, eskalada, bolo jokoak edo Antwerp/Anberesera irteera.

Ingelesa komunikaziorako hizkuntza nagusi bezala erabiliz eta Flandriako kultura zein hizkuntza gertutik ezagutzeko aukera paregabeaz gozatu ostean, martxoak 14an larunbatean, beste autobus bat hartu eta Tolosarako bidaia hasi zuten.

Eskerrik beroenak beraiekin batera bidaiatu zuten irakasleen partetik izandako jarrera eta partehartzeagatik.