Poesiaren munduko
Batxilergoko lehen mailako Literatura Unibertsaleko ikasleek hainbat ekimen antolatu dituzte martxoaren 21aren bueltan. Izan ere, egun berezia da bi arrazoigatik: badu ospakizunetik, Poesiaren Munduko Eguna delako eta baita aldarrikapenetik ere, Arrazakeriaren Kontrako Eguna delako.
Biak aitzakiatzat hartuta, maila desberdinetako ikasleei zuzendutako proiektuak garatu dituzte, hala nola, Altxorraren Bila LH 5eko ikasleekin, Gogoko Hitzen Kutxa DBH 4, Batx 1 eta Batx 2koekin, Besteen Oinetan Batx 1 eta Batx 2koekin, Poesia Oinpean U2ko Koldo Jauregi plazan eta Munduko Poemak mapa interaktiboa.








