Musika saioak

Azken asteotan, HH2ko geletan musika giro berezia bizi izan dugu ikastolan. Hainbat familiek aukera izan dute gelara etortzeko eta beraien musika instrumentuak haurrei erakusteko. Trikitixa, eskusoinua, klarinetea, marakak, danbolina, panderoa, gitarra, saxofoia, biolina eta baita fagota ere izan dira protagonistak, haur eta helduen arteko elkarlan eta gozamenerako bide bihurtuz.

Esperientzia aberasgarria eta hunkigarria izan da guztiontzat. Haurrek arretaz entzun dituzte soinuen ñabardurak, instrumentuak ukitu eta zenbait kasutan jotzeko aukera ere izan dute. Aurpegi irribarretsuak, jakin-mina eta harrituta dauden begiradak, eta gorputzak dantzan jarri dituzten abesti ederrak izan dira jardueraren oihartzunik ederrena.

Ekimen honek musikarako interesa pizteaz gain, familien eta ikastolaren arteko harremanak estutzeko balio izan du. Mila esker etorri zareten guraso, osaba eta aiton musikariei!!