Poesiaren eguna

Poesiaren eguna dela eta, DBH 4ko Arte tailerreko ikasleak proiektu berezi bat landu dute ikasgelan. Palestinar poeten euskaratutako hainbat poesia oinarri hartuta ikasleek diorama artistikoak sortu dituzte,  poemen irakurketa pertsonala eginez. 

Sortutako lan guztiak erakusketa batean bildu ditugu eta erakusgai izan dira Areto nagusian. Erakusketa poesia irakurtaldi batekin  borobildu nahi izan dute. Aurtengo gai orokorra herri zapalduak izanik, palestinar olerkiez gain izan dira bestelako proposamenak ere. Lehengo urtean bezala, aurten ere Jose Luis Otamendi izan dute irakurtaldian lagun.