Emakumeak,

Emakumeak Zientzian Euskal Herriko zientzia eta teknologiaren sareko 34 erakundeek bultzatutako ekimen bateratua da, emakumeek zientzian eta teknologian duten ekarpena ikusaraztekogenero-estereotipoak apurtzeko eta nesken eta gazteen artean bokazio zientifikoak sustatzeko helburuarekin.

Helburua ez da soilik ezagutza partekatzea, baizik eta galderak sortzea, jarrerak mugitzea eta begirada berriak irekitzea, zientziaren inguruko interesa eta pentsamendu kritikoa sustatuz.

DBH4ko Biologia-Geologia ikasgaiko ikasleek Amaia Elicegui Aguirre BioGipuzkoako ikerlariaren bisita izan dute, "Emakumeak Zientzian" ekimenaren baitan.

Bertan, ikerlari izateko ibilbidea eta haien egunerokoa ezagutu ditugu, baita gelan landutako edukiak laborategiko praktikan nola aplikatzen diren ere.