Euskaratik,
EUSKARATIK, HIZKUNTZA GUZTIEKIN!
Korrika oso berezia da euskaltzaleontzat. Euskararen aldeko festa erraldoi honetan, komunitatea osatzen dugun kide guztiok dugu eman dezakegun zerbait. Horregatik, ikastolako patioan “kulturarteko korrika” egin genuen. Bertan, gure ikastolan hitz egiten diren hizkuntza ezberdinetako familiak izan genituen korrika txikian testigua eramaten eta amaieran, bakoitzak bere ama hizkuntzan, euskararen aldeko manifestua irakurri zuen:
Hizkuntza ez da soilik hitz egiteko tresna: mundua ulertzeko modua da.
Hizkuntza bakoitzak mundu bat dakar. Hizkuntza bat galtzen denean, mundu bat itzaltzen da.
Ez dugu euskararik nahi beste hizkuntzen gainetik; euskara nahi dugu hizkuntza guztiekin. Beste hizkuntzak nahi ditugu euskararekin.
Eskubidea da norbere hizkuntzan bizitzea, eta bidezkoa da besteen errespetatzea. Bada elkarrizketa, bada elkarbizitza.
Eskerrik beroenak parte hartzaileei!!



















