Korrika, badator!

Korrika martxoaren 23an, iluntzean, iritsiko da Tolosara. Laskorain Ikastolak lekukoa Berazubiko zubian hartuko du. 

Korrika Tolosara 22:40an sartuko denez, Laskorain ikastola osatzen dugun komunitateko kide guztiok 21:45ean Berazubiko plazan elkartuko gara

Berazubiko plazan, LASKOTXARANGAK giroa alaituko digu. Tripak berotzeko,  Korrikaren zain gauden bitartean, txokolate beroa eta pastak izango ditugu. Noski!  Argitxo ere gure artean izango da lagunak agurtzen.

Animatu eta etorri euskararen alde korrika egitera.

Zuen zain egongo gara!korrika