Handitan,
HANDITAN, ZER IZAN NAHI DUZU?
HH4 urteko ikasleek ilusioz hasi dute lanbideen proiektua. Maleta zahar batean zer topatuko eta jostunaren haria, postariaren gutuna, ileapaindegiko ile lehorgailua, argazkilariaren makina… Jarduera polit honekin eman diete hasiera lanbideen proiektuari.
Egun hauetan inguruan ditugun lanbide desberdinak ezagutuko dituzte eta familien esperientziak gertutik ezagutzen hasi dira geletan. Mekanikari, emagin, dendari, suhiltzaile edo iturgin… handitan zer izan nahi duzu?
Amets egitera lagun!!






