Eskutik eskura kanpaina berria martxan!

Honezkero ezagutzen dituzu gure produktuak, baina, segur aski, batzuk besteak baino gustukoago izango dituzu. Martxoaren 18ra arte Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, ardoak, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak dituzu aukeran euskaraz etiketatuta eta, esan bezala, ekoizlearen etxean duten prezio berean.

Eskatu gustukoen dituzun produktuak, ekoizlearen jatorrizko prezioan

Errigoraren Eskutik Eskura kanpainan despentsa urte guztirako betetzeko gonbidapena egiten dizugu. Horregatik, formato handietan eskaintzen ditugu produktuak: 5 litroko olio bidoiak, ardoa 5l-ko bag-in box edo 6 botilako lotea, 12 unitateko kontserbak/pasta/arroz konbentzioala, 6 unitateko arroz ekologiko/arbendola loteak.

EGIN ZURE ESKAERA

 

Eskutik eskura egiten da herria