Euri azpian

Egun guztian zehar euria egin arren astelenitako egunari aurre egin genion Kazkabarrakoek. Goiza normalean baino beranduago hasi behar izan genuen, baina euritan dantzan aritu ginen eta tradizioari eutsiz txoripana ere jan genuen, bazkal ondoren, arratsaldean, zezen plazara joan ginen eta bertan igaro genuen arratsaldea serpentina, konfeti, goxoki eta palmera artean. 

Eguraldi kaxkarra izan arren ederki pasa genuen begirale eta haur guztiak!

Gora inauteriak eta gora Kazkabarra!